Donostiako Udalak monolito bat ezarri du Ondarretako kartzelako biktimen oroimenez. Oroigarria espetxekoak ziren harriez osaturik dago. Ondarretako kartzela 1890. urtean ireki zuten, eta 36. urteko gerraz geroztik milaka lagun espetxeratu eta fusilatu zituzten frankistek.