Goldatu Elkarteak eta Euskal Memoria Fundazioak datorren abenduaren 27rako Donostian antolatu dute Ekitaldia.
“Burgoseko Prozesua” deritzaneko Epaiketa aspaldikoa da, 42 urte pasa dira, hain zuzen, euskal borrokalarien aurka frankismoak egin zuen ahalegina herritar mobilizazioen bitartez eragotzi zenetik. Zoritxarrez, orduko borrokalarien arrazoiak eta ametsak indarrean dirautela uste dugu, Euskal Herriko egoera politikoak, ekonomikoak eta sozialak erakusten digun moduan.
Gertaera haiek mundu guztiaren aurrean erakutsi zuten Errepublikaren aurka kolpe militar faxista baten bidez boterean zegoen diktadoreak eta bere jarraitzaileek edozein oposizio mota errotik suntsitu nahi zutela; baina bere ahuldadea ere nabari geratu zen, herri mobilizazioak medio. Gertaera haiek izan ziren “aurretikako eta geroztiko” marra markatu zutenak.
Epaiketa haren protagonista zuzenak izango dira, Prozesuaren abokatuak eta prozesatuen talde bat, hain zuzen, bere egungo ikuspegitik hitz egingo dutenak; beraiek baitira gertaera haien “memoria bizia”.