viernes, 8 de febrero de 2013

Langileriaren borroka ez ahazteko

"Martxoak 3. Grebatik sarraskira" erakusketa jarri dute Legazpiko Kultur Etxean. 2013 otsaila

Aitor Ibañez de Garatxana, martxoaren 3ko
biktimen elkarteko kidea atzo, Legazpin
goierri.hitza.info
Frankismoaren ondorengo garaiak ziren. Trantsizio hasierako urte latzak. 1976an, dena zegoen egiteke oraindik Euskal Herrian. Ordura arte zapalduta sentitu ziren herritarrak agerian utzi zuten euren ezinegona. Langileak estrainekoz egituretan biltzen hasi ziren garaiak ziren, eta euren eskubideak aldarrikatzeko kalean mobilizazioak antolatzen zituzten sarri. Orduko borrokaren emaitza dira gaurko oinarrizko zenbait eskubide. Isuritako odolaren eta jasandako saminaren gainean eraikitakoak, hain zuzen...
http://goierri.hitza.info/paperekoak/langileriaren-borroka-ez-ahazteko/