viernes, 8 de febrero de 2013

33. Urtemuga, Erribera, Yolanda Gonzalez

Yolanda Gonzalez gogoratu dute Deustuko Erriberan, haren erailketaren 33. urteurrenean


PREST! aldizkaria * E.H
Yolanda Gonzalez gogoratu zuten iragan ostiralean Deustuko Erriberan, haren erailketaren 33. urtemugan. 1980ko otsailaren 1ean, Yolanda Gonzalez PST alderdiko militante gaztea –19 urte baino ez zituen– bahitu zuten Madrilen eta, torturatu ondoren, erail egin zuten. Batallon Vasco Españoli egozten zaio ekintza horren ardura.