EAJ-PNV Meñaka * E.H
"Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataformak" bultzatzen duen ekimena dela eta Meñakako Bildu udal-taldeak proposatu duen udal mozioa ikusirik, Euzko Alderdi Jeltzaleko udal-taldeak honako hau adierazten du
1.- EAJ-PNVk gaitzetsi zuela eta gaitzesten duela, 1936an, Franco jeneralak eta beste batzuek abian jarri zuten altxamendu faxista. Orduan ere, EAJ-PNVk sarraski militar hari aurre egin ziola, eta bere odol tributua eman zuela askatasunen defentsan, beren bizia Herri honen alde eman zuten milaka emakume eta gizonen sakrifizioarekin.
2.- Gure haragitan sufritu genituela, bortxakeriazko jardun anker haren, eta geroan etorri ziren erbesteratze, kartzela,errepresio eta laidoaren ondorioak. Erregimen hark berrogei urte luzez, diktadura ikaragarria ezarri zien euskaldun belaunaldi ezberdinei, eta beren giza eskubideak sistematikoki urratuak izan ziren.
3.- 1977 urtean, Amnistia Lege hura babestu genuela "sine qua non" urratsa zelako, demokraziarako trantsizio markoan gure jarduera politikoa garatzeko. Ez dugu inola ere ahazten, Amnistia Lege hark frankismoak errepresaliatutako preso politiko guztiak kartzelatatik irtetea ekarri zuela; era berean ahalbidetu zuen erbesteratuak bueltatzea eta aurreko erregimenak bidegabe epaitutako kausa guztiak indargabetzea.
1977ko amnistiak amaierako puntua ekarri zion erregimen totalitarioari, baina erregimen honen errepresio organoek ere jaso zuten bake eta askatasunezko gizarte berria eraiki nahi genuenon eskuzabaltasun demokratikoa. Gizarte berria, oroimena eta aitortza eskaintzen diena, behin betiko lurperatu nahi izan genuen frankismoaren biktima errugabe izan ziren haiei.
4.- Euzko Alderdi Jeltzalea harro dago bere alderdikideez eta basakeria haren kontra borrokatu ziren pertsona guztiez, zeukaten gauzarik garrantzitsuena, hau da, bizitza bera sakrifikatu zutelako. Eta jarrera horren arabera, oroimen historikoa eta diktaduraren biktimei zor zaien aitortza eta ordaina ahalbidetuko duten neurriak babestuko ditu. Zentzu honetan, ulertu egiten dugu, indibidualki, urteotan urratuta izan dituzten eskubideen ordaina eskatzeko jardun judizialak abian jartzeko beharrizana sentitzen dutenen interesa. EAJ-PNVk ulertu eta babestu egiten ditu, Buenos Airesko 10 zenbakiko Epaitegian (Argentina) 4591-10 zenbakiarekin aurkeztu den kereilaren bidez, edo erregimen frankistan fusilatu eta desagertuen senideek aurkeztu duten ekimenaren bidez beren eskubideak aldarrikatu nahi dituzten pertsonak.
Dena dela, Euzko Alderdi Jeltzaleak ez du uste, taldean edo erakundeen aldetik egingarria denik, proposatzen diren neurri horiek abian jartzea, zilegitasun juridikorik ez dugulako; eta, biktimen kasuan, bidegabe jotzen dugulako beren sentimendu askeak interes alderdikoiaren eta erabilpen politikoaren menpean jartzea.