viernes, 25 de marzo de 2011

"Otsoaren hatsa" Laburmetraia eta mahaingurua.


"Otsoaren hatsa" Laburmetraia-ren estreinaldia.
Apirilaren 7an, Osteguna, 19:00an.
Tokia: La Bolsa, Pilota kalea 10 zbk
(Alde Zaharra, Bilbo * Bizkaia).

Laudiar batzuen artean, Goikogane mendian egindako lana.
24 minutuko irapena dauka.
Zuzendaria eta gidoilaria: Juan Angel Lekanda
Eta aktoreen artean, Pirulero bat: Javi Rodriguez

* Jatorrizko bertsioa euskeraz eta gaztelaniaz subtitulatua
* Version original en euskera y subtitulada en castellano

Berak Laburpen hau bidali digu:
"1937ko udaberrirako, honez gero Gerra Zibilak bere aztarna odoltsua utzia zuen Euskal Herrian. Euskal defentsarako eraikitako lubakietariko batean gudari talde bat faxisten sarrera oztopatzen saiatzen ari zen.
Ausardia, adiskidetasuna eta sufrimenduzko istorio bat."
Egingo den ekitaldian Gerra Zibilaren ondorioak jasan zituzten zenbait laudioarrei omenaldi bat eskeiniko zaie ere.

«Otsoaren hatsa» reconstruye las vivencias de un grupo de gudaris en las trincheras en 1936.
Ambientada en la primavera de 1937, en plena contienda militar de la Guerra de 1936-1939, la cinta narra de manera dramática las peripecias de un grupo de combatientes vascos que, desde una de las trincheras construidas para la defensa de Bilbo, intenta obstaculizar el avance de las tropas que se habían alzado contra del gobierno legítimo.
Se trata de una historia de entrega, amistad y sufrimiento rodada en el enclave natural de Goikogane, en unos terrenos pertenecientes al término municipal de Laudio (Araba) donde aún se pueden encontrar restos del Cinturón de Hierro que se construyó para evitar la entrada de las fuerzas franquistas en la capital Bizkaitarra. Además, los actores son vecinos de la comarca, la mayor parte de ellos noveles.
El estreno del corto «Otsoaren hatsa» servirá también para abrir un coloquio en el que participaran Juan Angel Lekanda (director del corto) y varios miembros de Lau Haizetara Gogoan.

Trailer eta guztiz daukate, eta itxura benetan ederra:


"Otsoaren hatsa" film laburra grabatu dute Laudioko hainbat herritarrek Goikoganeko lubakietan. Gerra Zibilean girotutako lan honen zuzendari eta gidoilaria Juan Angel Lekanda izan da. Datorren Apirilaren 7an estreinatuko da 'La Bolsa' Udaltegia (Bilbon).

Antolatzailea: Lau Haizetara Gogoan
"Egia, justizia, eta erreparazioa, ez errepikatzeko bermeak barne".

Laguntzaileak
CNT Bilbo, Sare Antifaxista (Euskal Herriko Antifaxista Taldea).

"Otsoaren hatsa" Laburmetraia
Gidoia eta Zuzendaritza: Juan Angel Lekanda
Martin: Ieltxu Orueta

Tenientea: Juan Angel Lekanda
Sarjentua: Javi Rodriguez
Ezekiel: Xabier Zaballa
Gudariak: Txutxi Sánchez, Txema Abin, Eneko Etxebarria, Kosme Lekanda, Txili Olabarrieta

Argazki-zuzendaria eta kamara: Esteban Zurimendi
Muntaketa / edizioa: Esteban Zurimendi, Juan Angel Lekanda
Soinua: Aritz Lili, Eneko Etxebarria
Efektu bereziak: Txema Abin
Makilajea: Irati Lekanda
Skripta: Javi Rodriguez
Hizkuntza aholkularia: Felix Mugurutza
Gidaria: Kosme Lekanda
Ekoizleak: Unax Lekanda, Belen Izaga
Jatorrizko soinu banda: Victor Alamo

Erabilitako beste kantak “Iron Shell” (DigitaLegal) Greendjohn, Powered by JAMENDO
“Angel´s Redemption” (Aeon) Celestial Aeon Project, Powered by JAMENDO
Argazkiak: Irargi, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza, Pantaleon Lekanda

Eskerrak lagundu diguten guztiei:
Alfredo Irusta, Iñaki Egaña, Jimi Jimenez (Aranzadi Zientzia Elkartea), Joseba Dieguez, Roberto Kerexeta, Asier Altuna, Jose Duarte, Eguzki Malaina.