Gaurko Berbaz saioan, 1976ko martxoan, Gasteizen gertatutakoa eta memoria historikoak duen garrantzia izan dugu hizpide. Bide horretan, Antton Gomez Lau Haizetara Plataformako kidea, Martxelo Alvarez, Ahaztuak elkarteko kidea eta Txema Uriarte, Euskal Memoria Fundazioko kidea izan ditugu lagun. Horrez gain, martxoaren 3an, poliziaren erasoetan zauritua suertatu zen Josu Ormaetxearen testigantza ere izan dugu.