Zenbait herri mugimendutako kideek osatutako brigada bat Alemanian egon zen joan den irailean; antifaxismoa eta memoria historikoaren gaia Euskal Herrian eta Alemanian nola jorratzen diren alderatzeko aukera izan zuten.
Gotzon Hermosilla, Berria * E.H
Justizia, bidezkoa delako. Ordaintza, egindako kaltea arintzeko baino gehiago, justizia horren adierazpide gisa. Eta oroimena, gertatutakoa sekula berriro jazo ez dadin bermatzeko. XX. mendean faxismoaren oldarraldia jasan duten Europako herrialdeek oso modu desberdinetan landu dituzte hiru gai horiek. Hori egiaztatu dute memoria historikoan, internazionalismoan, antifaxismoan eta antzeko arloetan lan egiten duten zenbait euskal militantek.
Joan den irailean, Euskal Herriko herri mugimenduetako zenbait kide Alemaniara joan ziren, herrialde hartan memoria historikoaren gaia eta faxismoaren
kontrako borroka zertan diren bertatik bertara ezagutzera. Alemaniako mugimendu antifaxistak egindako gonbita baliatu zuten horretarako. Azken hiru urtean, Alemaniako zenbait gazte antifaxista Euskal Herrian eta Katalunian egon dira, 1936ko gerrak bi herrialdeotan utzitako aztarnak hobeto ezagutzeko asmoz; oraingoan, bisita bueltatzea egokitu zaie euskaldunei...
PDF formatuan deskargatu
http://euskalherria.indymedia.org/media/2013/01//83161.pdf
http://euskalherria.indymedia.org/media/2013/01//83162.pdf