lunes, 28 de enero de 2013

Matxitxakoko gudan eta 1912. urteko galernan hildakoak gogoratzeko urtea

Urteurren berezi bi izan dituzte aurten Bermeon; beste zenbait herritan be omendu dituzte Matxitxakoko gudariak

busturialdea.hitza.info * E.H
Urteurrenei dagokienez, 2012a urte berezia izan da Bermeon, bi gertakari lazgarri jazo zirenetik 75 eta 100 urte bete baitira aurten. Batetik, Matxitxakoko bataila izan dute gogoan bermeotarrek, 75. urteurrenean; bestetik, 1912ko galernan hildakoak omendu dituzte, herria astindu zuen gertakaria jazo zenetik mende batera.
1937ko martxoaren 5ean Canarias gurutze-ontzi frankistaren aurka borrokatu zen Euzkadiko Gudontzidia, Bermeoko uretan. 917 gizonek eta 3 emakumek osatu zuten Euzkadiko Gudontzidia, eta gerran zendu ziren 62 gudariak omendu zituzten martxoaren 4an bermeotarrek, Nestor Basterretxea artistaren Matxitxakoko Gudaeskulturaren parean.
Matxitxako elkarteko Juan Pardok nabarmendu zuenez, «boluntario moduan herritar haiek egin zutena handia da. Beraien bizia arriskatu zuten, askatasunaren eta herriaren defentsan»...
Orri. 14 / http://busturialdea.hitza.info/files/2013/01/urtekaria.pdf