viernes, 8 de junio de 2012
Gerra Zibilaren garaiko gudariak gogora ekarriko dituzte Abusuko memoriaren astean
Bilbo Branka * E.H
Ekainaren 10etik 17ra Memoria historikoaren aldeko astea burutuko dute Abusun. Omenaldiak, kafe tertulia, bilaldia eta mendi irteera egongo dira egiterauaren barnean. Guzti hori gutxi balitz, hilabete darama Meatza Kultur Elkartean Gerra Zibilaren garaiko erakusketa batek ikusgai.
Gerra Zibilaren garaiko gudariak gogora ekarriz, memoria historikoaren aste antolatu dute Abusun, ekainaren 10ean hasiko da eta hilaren 17an emango diote bukaera. Ekintza ezberdinak prestatu dituzte aste kultural horretarako eta hiritarren parte hartzea eskatu dute.
Hilaren 10ean, goizeko 11:00etan, Oiargango autobus geltokitik Malmasineko gailurrera igotzea aurreikusi dute bertan, Errepublikaren, askatasunaren eta justiziaren alde hildako gudari eta milizianoei omenaldi bat eskaintzeko.
Ekainaren 14an, arratsaldeko 18:00etan, Asier Ibarretxe historialariaren eta República y Guerra Civil en Arrigorriaga. 1936-1939 liburuaren idazlearen eskutik kafe tertulia egongo da Meatza Kultur Elkartean.
Gerrra Zibilean SESBera erbesteratu zuten Miren Bidaurre auzokideari omenaldia egingo diote hilaren 15ean, 20:45ean, eta jarraian luncha egongo da Meatzan bertan. Ekainaren 17an aldiz, Elgetara txangoa prestatu dute. Bertan Intxorta mendian dagoen Gerra Zibilaren interpretazioa zentrua bisitatuko dute eta ondoren, bazkaria egongo da herrian. Azken egitasmo horretan parte hartzeko, Meatzan izena ematea beharrezkoa da.
Memoria historikoaren asteak osagarri bat izango du, Meatza Kultur Elkartean hilabete daramalako Gerra Zibilaren garaiko gudarien inguruko argazki eta frankistek fusilatutako auzoko gudari eta milizianoek beren sendiei bidalitako gutunen erakusketak.