domingo, 17 de marzo de 2013

Orion, Oroimen Historikoa era integralean jasotzeko egitasmoaren aurkezpena.

Eusko Lurra * E.H
Orioko zubia gudari eta milizianoek lehertu zuten 1936ko gerran faxisten aurrerapena moteltzeko. (Argazkia: Orioko Udala)
Eusko Lurra Fundazioa partaidea den  Lau Haizetara Gogoan Elkarteak eta Orioko Udalak berriki elkarlanean abiatu dute Oroimena berreskuratzen Orion proiektua. Egitasmoaren helburua Orioren memoria historikoa berreskurazea era integral batean.
Egitasmo honen azken helburua herritarren testigantzak elkarteak finkatutako protokoloak jarraituz jasotzea da. Era honetan, testigantza hauek afroga gisa erabili ahal izango dira Frankismoaren krimenen aurkako  balizko epaiketa batean.Era honetan, oriotarrek emandako testigantzek ez dute bakarrik balore historikoa izango.
Eusko Lurra Fundazioak eta Lau Haizetara Gogoan Plataformak bultzatzen duen Egiaren Batzorderako ekarpena izango dira.
Gure Fundazioaren eta Lau Haizetara Gogoan Plataformaren kidea den  Gotzon Garmendiak Orion joan den martxoaren 14ean emandako hitzaldian oriotar askok parte hartu zuten (25 lagunetik gora).
Jendeak interesa adierazi zuen gaiarekiko eta egitasmoarekin kolaboratzeko prestutasuna. Ekitaldian herrian testigantzak jasoko dituzten bi teknikariak aurkeztu ziren baita ere, eta beraien lana nola izango denaren berri eman zuten.
http://www.euskolurra.eu/orion-oroimen-historikoa-era-integralean-jasotzeko-egitasmoaren-aurkezpena/

LHG Info:
http://lau-haizetara-gogoan.blogspot.com.es/2013/03/1936ko-guda-oroimena-berreskuratzen.html