jueves, 24 de septiembre de 2009

Falange y Tradicionen inguruan alderdiak isilik egotea salatu dute.

Egileak zigortu gabe daudela salatu dute Lau Haizetara Gogoan plataformak eta AAMk.

Berria/Donostia
Alderdi politikoak eta erakundeak Falange y Tradicion taldearen adierazpenak entzunda isilik geratzea salatu dute Lau Haizetara Gogoan plataformak eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Taldearen atzean daudenak «erabateko zigorgabetasunean» daudela salatu dute. «UPNren eta PSOEren arduradun polizialek ez dute ezer egin haien erasoaldia geratzeko, ezta epaileek ere», Lau Haizetara Gogoan plataformaren arabera. Falange y Tradicion taldeak 25 pintaketa eta mehatxu faxista bere egin ditu.

Eusko Jaurlaritzak adierazpenik ez egitea «kezkagarria» dela iruditu zaio Lau Haizeetara Gogoan plataformari. «Gerra zikinaren» beste gertaera bat dela uste du: «Agerian geratu da Nafarroako Gobernuarentzat eta Eusko Jaurlaritzarentzat laugarren mailako biktimak direla frankismoan hildakoak».

AAMk, bestalde, honakoa jo du susmagarritzat: ekintzak burutzeko erabili duten informazioa (helburuak zehazteko, adibidez), ekintzak burutzerakoan izan duten askatasuna, eta ekintzen inguruan Poliziaren ikerketen emaitzak ez izatea.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduarentzat inpunitate osoa dute, eta horrek guztiak erakusten du polizia indarrek eta botere politikoek ez dutela inolako asmorik ekintza horien egileak nor diren argitzeko.

sábado, 12 de septiembre de 2009

Genozidioa Donostia 1936



1936ko Donostiako genozidioa gogoratzen 2009-9-12an. Fito Rodrigez eta Felix Soto. Genozidioaren biktimen elkartea. 1936ko Donostiako genozidioa gogoratua. 2009-9-12an.1936. urtean Donostiak 80.000 bat biztanle zituen, faxistak sartu zirenean 34.000 gelditu ziren, gainontzekoek ihes egin zuten. Francok 385 donostiar afusilatu zituen, 17 emakume. Itsasotik egindako bonbardaketetan 17 pertsona hil zituzten. Errepublika defendatuz 5.855 donostiar mobilizatu ziren antifaxista milizietan eta Euskal armadan. Gudako borroketan 418 donostiar hil zituzten. 776 ume donostiarrak ebakuatuak izan ziren Frantziara, Ingalaterrara eta Errsusiara eta asko ez ziren inoiz itzuli. 21 donostiar hil zituzten exterminio eremuetan Mathausen eta Dachaunen adibidez. 561 donostiarrek espetxean egon ziren urte luzeetan, 20 bat urterarte. Gizartearen aurkako krimenak eta inor ez da epaitua izan. Genozidioaren biktimen elkartea.