miércoles, 27 de marzo de 2013

Arrasate 1936, emakumea, gerra eta errepresioa.

Apirilak 18 Osteguna 21:30etan
Elgoibarko Herriko Antzokian


Elgoibar 1936 * E.H
Bigarren Errepublikaren etorkizun justuago baten ametsa, gerraren gau iluna eta ondorengo diktadura bizi, sentitu eta pairatu zuten emakumeen ahotan, jasan behar izan zuten izuaren gordina ikusarazten digute.
Euren bizipenak borrokaz mintzo dira eta orain garenaren zati bat, euren indarrarengandik eta kemenarengandik jaio zela demostratzen dute.
Historia idatziak jaso ez arren, emakumezkoak izan dira urte goibel hauetako protagonista nagusiak. Sufritu dute, baina jardun dute, sortu dute eta aurrera egiten jakin dute. Dokumental honek emakumeek jasandako ahanztura eta isileko istorioak aireratu nahi ditu.