miércoles, 10 de abril de 2013

Larunbatean oroimen historikoaren aldeko ekitaldia Alfaro parkean

Omenaldi ekitaldia Andoainen
Apirilak 13, larunbata
12:00, Alfaro parkea
Antolatzaile: “Oroituz, Andoainen” http://www.oroituz.org/

Urtero legez, Andoainen Frankismoak zapaldu zituen herritarren aldeko omenaldia egingo dute apirilaren 14an. 
Aurten, beraz, data seinalatua larunbatarekin ospatuko da. Ohi bezala Alfaro Plazan egingo da ekitaldia, eguerdiko 12:00etan hasita. Txalapartari, bertsolari eta dantzariez gain, Lasarte-Oriako Islada Ezkutatuak elkarteko kide bat arituko da hizlari gisa. Elkartea aurkeztu berria da herri horretan.
Ekitaldiaren amaieran aurten ere Andoaingo Banda Errepublikanoaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute Alfaro parkera gerturatzen direnek. Banda Andoaingo abeslari eta musikariek osatzen dute, eta Errepublika eguna  heltzen den aldirkantari irteten da, aipatu omenaldian eta ondorengo kalejiran. Kalejiraren ostean, herri bazkaria antolatu dute Kale Nagusian.
“Oroituz, Andoainen” elkarteak 1936ko altxamendu militarraz geroztik oraindik desagertuta jarraitzen duten herritarrak omenduko ditu. Elkartea 2002an jaio zen, Andoainen frankismoak eragin zituen biktima guztien eskubideak defendatzeko helburuz.