viernes, 1 de marzo de 2013

Ondarretako plakaren aurkako erasoa. Errealitate gordin baten adierazlea.

Eusko Lurra Fundazioa * E.H
Joan den astean zabaldu zen ezezagun batzuek pinturaz zikindu egin zutela Donostiako udalek Ondarretan kartzelatutako preso politikoen alde ezarritako plaka.
Kontua ez da berria. Genozidio Frankista zein estatu terrorismoaren biktimak gogoratzeko ezarritako ehunka oroitarri eta plakek etengabeko erasoak jasan dituzte Euskal Herrian barrena azken hamarkadetan. Pinturaz, mailuz, tiroz eta lehergailuz saiatu dira errepresaliatu larri hauen oroimena suntsitzen. Beste batzuetan indar polizialek egin dute lan hori, beraien kabuz edo epaile espainiarren aginduz.
Baina genozidio zein estatu terrorismoaren biktima hauen oroitarrien aurkako erasoen ezaugarri generala zera izan da; inpunitatea.
http://www.euskolurra.eu/ondarretako-plakaren-aurkako-erasoa-errealitate-gordin-baten-adierazlea/