jueves, 28 de marzo de 2013

Hezurren hautsa

Gernika-Lumoko hilerrian sekretu asko gorde dituzte. Bonbardaketan hildakoen omenez egindako mausoleoan ez daude soilik bonbardaketan hildakoen gorpuak.

Berria, Gernika * E.H
Euskal Herriko historiaren zati bat dago gordeta Gernika-Lumoko hilerrian. Sartu bezain laster, bisitariak parez pare aurkitzen du bonbardaketan hildakoen omenez jasotako mausoleoa; bere handitasunean, herriak urteetan pairatutako mina azaldu nahi du. Apirilaren 26an elkartzen dira han, urtero, erakunde publikoetako ordezkariak, min hori ez dela ahaztu azaltzeko. Baina mausoleo horren barruan zer dagoen inork ba al daki? 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketan 300 herritar inguru hil ziren, baina haien hezurrik ia ez dago hilerrian; ikerlarien esanetan, 30 gorpuren hezurrak soilik daude mausoleoan. Eta, gainera, guztiak ez dira bonbardaketan hildakoenak...
http://paperekoa.berria.info/harian/2013-03-27/020/001/Hezurrek_ezkutatzen_dutena.htm#despiezea1