1936ko gerraten faxisten kontra hil ziren legazpiarren oroimenez
Descarga el libro en formato pdf
http://www.legazpiko-udala.info/web/images/Legazpi1936/Liburua.pdf
2007ko udazkenean Legazpiko udal gobernuak 36ko gerran gertatutakoa ikertzeko eta zabaltzeko asmoa jakinarazi zion gure herrian memoria historikoa gordetzeko beharra argi zuen legazpiar talde bati. Hala, 2008. urte hasieran Legazpi 1936 proiektua sortu zen, eta Gerra Zibilean gure herrian gertatutakoa ikertzen hasi ziren, Udal Artxibategian zeuden agiri ugariak aztertuz eta gertaera haiek bertatik bertara bizi izan zituzten legazpiarrei elkarrizketak eginez. Lanean jarraitu zuten eta hiru urte geroago, legazpiar askoren ekarpen eskuzabalari esker eta Euskal Memoria Fundazioaren laguntzaz, ikertutako gaiarekiko lehen hurbilpen bat aurkezten dugu argitalpen honetan.
Argitalpen honek bi zati ditu: lehenengoan, Gerra Zibilean gure herrian izandako gertaera historikoak labur berregiteko saioa egin dugu eta, bigarrenean, gerran
hildako 58 legazpiarrak eta Legazpin gerraren ondorioz hildako 29 kanpotarrak aurkeztu ditugu.
Lan hau izan dadila gure iragana ezagutzeko ekarpen xumea. Eta izan dadila, era berean, omenaldi bero bat faxismoaren biktima legazpiar guztiei, gerra galdu zuten
guztiei, eta hainbat hamarkadatan mina isilpean gorde behar izan duten hildakoen, espetxeratuen, torturatuen, zapalduen… senide guztiei.
Durante los pasados meses de marzo y abril, se llevaron acabo diferentes actividades y actos...
15 de marzo: Presentación libro Legazpi 1936
18 de marzo: Homenaje
18 de marzo: Lunch
18 de marzo: Conferencia de Iñaki Egaña
20 de marzo: Marcha al frente de Ormakio
1 de abril: Presentación del libro en castellano
http://www.legazpiko-udala.info/web/cas/01legazpi1936.shtm