domingo, 26 de enero de 2014

Marcelino Bilbao hil da, Mauthausenetik bizirik atera zirenetako bat

1936ko gerratik Mauthausenera
Marcelino Bilbao Bilbao (Alonsotegi, Bizkaia, 1920) gaur hil da, 94 urte zituela.

Berria eta naiz.info * E.H
Marcelino Bilbao Bilbao (Alonsotegi, 1920) Mauthausengo kontzentrazio esparrutik (Austria) bizirik atera zen euskal herritarretako bat izan zen. II. Mundu Gerran hainbat kontzentrazio esparru ezagutu —Saint-Cyprien, Argeles-sur-Mer, Gurs...—, eta horren aurretik, 1936ko gerran Isaac Puente batailoiko gudari izan zen. Bi gerrak, bata bestearen jarraian sufritu zituen.
Umezurtza zen Bilbao. Eskola 12 urte zituela utzi, eta Barakaldoko La Primitiva meatzean hasi zen lanean. Gerogo, jute harien fabrika batera joan zen lanera, nerabea zela. II. Errepublikaren garaian, Gazte Sozialista Bateratuen kide izan zen. 1936ko gerra piztu eta berehala, Euzko Gudarosteko CNTren Isaac Puente batailoian sartu zen. Vila-realeko erasoan, Oviedoko setioan eta Sollubeko batailan borrokatu zen. Gernikako bonbardaketaren lekukoa ere izan zen. Iparreko frontea erori zenean, Avilesetik (Espainia) Bordelera (Frantzia) jo zuen. Eta handik Kataluniara iritsi zen. Errepublikako armadaren Maxim metrailadore konpainian sartu zuten orduan. 1939ko otsailean, Jonqueratik (Katalunia) Frantziara jo zuen .
1940ko ekainean, naziek hartu zuten preso, Epinalen (Frantzia), eta Estrasburgora eraman zuten. Urte horretako abenduan deportatu zuten Mauthausengo kontzentrazio esparrura. Gatibu, Aribert Heim mediku naziaren esperimentuetarako akuri gisa erabili zuten, osagai pozoitsuekin. Esperimentuetan erabili zituzten 30 presoetatik zazpi baino ez ziren bizirik atera. Bilbao haien artean. 1943an, Ebenseeko (Austria) kontzentrazio esparrura eraman zuten, gerra amaitu zen arte.
Mauthausengo bizipenak Triángulo azul liburuan deskribatu zituen, 1969an. Bi dokumentaletan jasoak dituzte bere hitzak. Atzo hil zen Bilbao, Frantzian, 94 urte zituela.

Fallece Marcelino Bilbao, superviviente del campo de concentración de Mauthausen
Marcelino Bilbao, antiguo teniente del Eusko Gudarostea y superviviente de los campos de concentración nazi de Mauthausen, ha fallecido este sábado a los 94 años de edad...
http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20140125/fallece-marcelino-bilbao-gudari-y-superviviente-del-campo-de-mauthausen