sábado, 11 de mayo de 2013

Frankismoaren itzal luzea Espainian


Argia * E.H
Grup de Periodistes Ramon Barnils eta Mèdia.cat hedabideen behatoki kritikoak 2012an, hedabide ohikoetan gutxi edo batere agertu ez diren gaiak jorratu dituzte. Gai hauetako bat da: Francoren ministro izandako bederatzi pertsonen ibilbidea azaltzen duen bideoa. Azken 30 urteotan kargu politikoak izan dituzte eta enpresa publiko eta pribatu handietako administrazio kontseiluetan izan dira.