viernes, 16 de noviembre de 2012

Euskal Herriko Egiaren Batzordeari buruzko eztabaida foroa egingo dute bihar Andoainen

argia.com * E.H
Euskal Herriko testuinguru sozio-politikoari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Lau Haizetara Gogoan elkartea. Bihar egingo dira saioak Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean: goizean bi saio izango dira eta arratsaldean beste bi. Partaideen artean daude Amnistia Internazionaleko eta Giza Eskubideen Kontseiluko kideak, besteak beste.
1999. urtean sortu zen Egiaren Batzordea kontzeptua. Jardunaldietan gisa horretako batzordea Euskal Herrian sortu ahal izateko balizko urratsez arituko dira. Gobernuz kanpoko erakundeen iritziak partekatu eta Euskal Herriko gizarte eta instituzioen egoera sozio-politiko eta ekonomikoaren faktore baikor eta ezkorrak aztertuko dituzte...
http://www.argia.com/albistea/euskal-herriko-egiaren-batzordeari-buruzko-eztabaida-foroa-egingo-dute-bihar-andoainen