Laudio Memoria taldeak idatzitako testua:
Ángel Salas Larrazábal 1906ko urriaren 1ean Urduñan jaio zen. 1921ean armadan kadete modura sartu zen eta 1927an aireko armadara pasatu zen, Cuatro Vientosen aire behatzaile ikasketak hasiz, 1928ko ekainaren 14rako lortuko zuena. Hau egin ondoren 1929an pilotu ikasketei ekin zien, 1928-29ko hegazkin pilotoen bigarren promozioan lehenengoa izanik. 1936ko otsailean aire armadan kapitain izendatu zuten.
1936ko uztaileko altxamendua ematerakoan Getafen zegoen, baina altxatuen aldera Breguet XIX biplanodun hegazkin batean pasatzea lortu zuen, uztailaren 19an Iruñara helduz. Gerlaren hasieran, hegazkin bidez, altxatutako militarren arteko lotura lanak betetzearen ardura jaso zuen, Iruñeako Mola, Tetuaneko Franco eta Sevillako Queiporen artean.
Gerran zehar hegazkin ezberdinak gidatu zituen: DeHavilland "Dragon", Fokker 12, Nieuport-52, Fiat Cr-32, PSW-10 eta 1937ko apirilean Fiat CR-32-a berreskuratzen du.
Euskal lurraldeetan egondako borroketan parte hartu zuen eta guztien artean aipagarriena 1936ko uztailaren 22an, José Muñoz Jimenezekin batera, Otxandio bonbardaketa izan zen, 61 hildako zibil eragin zituena. Ekintza honen ondorioz Otxandioko harakina ezizena jaso zuen.Fiat CR-32 hegazkinarekin Joaquin García Moratok zuzendutako Patrulla Urdineko kidea bihurtu zen, 1937ko irailerako Morato ordezkatu zuen, komandante modura, 2G3 Taldearen zuzendaritzan. Talde honetan borroken lehenengo lerroetan egon zen, bere parte hartzeen bataz bestekoak honakoak izanik: 20 aire irteera eta hegaldietan 40 ordu baino gehiago hileko.
Gerra Zibilean ospe gehien eman zion parte hartzea 1938ko irailaren 2koa izan zen, Ebroko borrokaldi famatuaren baitan. Aire borrokaldi batean 3 SB-2 bonbardero eta Polikarpov I-16 bat bota egin zituelarik.
1939ko apirilean, Gerra Zibilaren amaieran, Salasek honako zenbakiak zituen: 618 misiotan parte hartu zuen; 1215 gerra ordu; 49 aire borroketan parte hartu zuen; 4 aldiz bere hegazkina bota zuten; 48 ibilgailu eta 16 hegazkin errepublikar suntsitu zituen; 17 garaipen lortu zituen...
Gerra Zibilaren amaieran ardura militarrak bete zituen (21. kaza erregimentuko komandante eta Estatu Nagusian 4.sekzioko arduradun), baina 1941eko uztailean Alemaniara joan zen Errusiako borrokan parte hartzera boluntario gisa, horretarako sortua zen Eskuadrila Urdinaren baitan komandante ardurak betez.
Salasek 1942ko urtarrilaren 6an Errusiako gerra utzi zuen, baina II. Mundu Gerran parte hartu zuen sei hilabeteetan honakoa aitortzen diote: 460 misioetan parte hartzea; aireko borroketan 10 hegazkin botatzea eta beste 4 lurrean zeudela; aireko borroketan 79 garaipen; Errusiako aire borroketan “As” maila lortzea.
Gerra Zibilean eta Errusiako gerran parte hartzearen ondorioz Salasek bereizgarri militar batzuk jaso zituen: Domina Militarra, Aireko Domina, Alemaniako Urrezko Gurutzea, 1º eta 2. mailako Burdinazko Gurutzea.
40 eta 50. hamarkadetan Salasek, Europa mailan (Erroma, Berlin, Lisboa, Paris), ardura diplomatikoak bete zituen, aire armadaren izenean.Baina baita ere beste ardura militar batzuk ere eduki zituen: Defensan Aire Armadaren arduraduna, Canarietako Aire Eremuaren arduradun; Goi Mailako Ikasketa Militarren eskolaren arduradun; Hegazkintza Taktikoaren Agintaritzan buru; Gibraltarreko itsasarteko Aire eremuko Mandoan buru.
1972. urtean bere ardura militarrak albo batera utzi zituen eta ardura politikoei ekin zien: Erreinuko Kontseiluan armadaren ordezkari 1974-1976 artean; 1975ean Erregentzi Kontseiluko kide; 1976an Jaun Carlos I-ari botereak ematearen arduradun; 1977-79 artean Senataria, Gorte Konstituziogileek aukeratua.
1991. urtean Juan Carlos I-ak Aire Armadaren Kapitain Jeneral maila eman zion, “lortutako meritu pertsonalak zirela eta”.
1994ko apirilaren 26an Madrilen hil zen.