domingo, 1 de julio de 2012

Albertia 2012


Uztailaren 1ean

Ate joka dugu Albertia Eguna eta aurten Albertiako Gudaldiaren 75.aren urtemuga ekarriko dugu gogora. Urtero bezala ekintzaleok, ttonttorrean zein Legutio eta Landako herrien arteko Gazteluako hariztian, atzo eta gaurko gudariak gogoratu eta omentzeko eguna antolatu du. Uztailaren lehenengo igandean izango da, hau da, uztailaren 1an.
Omenaldia eta ekitaldiaz gain, herri bazkaria ere izango dugu hariztian bertan.
Beraz, hauxe duzu egitaraua:  
* 12,00etan gudariei omenaldia ttonttorrean, batez ere bertan eman zen gudaldiaren 75.aren urtemuga gogoratuz, egungo gudariekin batera. Ekintzale batek, preso politiko ohi batek  eta Lau Haizetara Gogoan plataformako kide batek hartuko dute parte. Aurten hildako Bautista Uribe, Maite Osaba eta Blanki Anteparari ere aipamen berezia egingo zaie.
* 13,30ean ekitaldi politikoa Gazteluako hariztian, bertan Ezkerretik Bilduz, CNT, eta beste ekintzale batek hartuko dute hitza.
* Jarraitzeko herri bazkaria hariztian bertan.

Autobusaren ordutegia (Bizkaia)
8,00 Algortan
8,15 Areetan (Zubi Zintzilikatuan)
8,20 Erandio (Boteak)
8,45 Barakaldo (Epaitegiaren atzean)
9,10 Zabalburun
9,30 Arrigorriagan