lunes, 12 de septiembre de 2011

Omenaldia Lezon: 75. Urteurrena "Frankistak Lezon sartu zireneko".

Gerra Zibilean hildako, zauritu eta errepresaliatuei omenaldia Lezon.

Lezo, Gipuzkoa * E.H
1936ko gerra hasi eta erreketeak Lezoko herria sufrimenduaz bete zuteneko 75 urte betetzean omenaldia eskaini nahi die Lezoko herriak orduko eraildako, eta zigortu eta kaltetu guztiei.
Igandean, Irailaren 13an, sartu ziren erreketeak Lezora. Aurten asteartea izango da irailak 13a eta egun horretan bertan, jaiak hasi baino ordu erdi lehenago (18:30ean), eskainiko zaie aipatu omenaldi xumea bezain gogoangarria.

Memoria hori berreskuratu nahian dabilen lezoar zenbaitek deialdia egin diete herritarrei bertara hurbiltzeko, duela 75 urteko gertakariak gogorarazi nahian. Gertaera horrek, Errepublikaren akabera ez ezik, 40 urteko diktadura eta  herri izaeraren ukazio bortitza ekarri zituen. Ondoren etorritako errepresioak heriotza eta sufrimendua eragin zituen. Horregatik, biktimei eta garaiko sinboloei aurreskua dantzatuz eta lore eskaintza eginez emango zaio aurtengo Santakrutz jaiei hasiera.