Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataforma
Espainiar Estatua bere legedia berak onartutako nazioartekoarenarekiko nagusitasuna balu lez jardun da bai NBEaren aurrean edo Europear Parlamentuan, AIk, Aminstia Internazionalek aurkeztutako txostenaren aurrean, eta bai entzungorrarena egiten Maria Servini de Cubria epaileak eskatutako atxiloketei eta estraditazioei.
Aldi berean, kereilak bere bidea egiten duen ahala faxisten erasoak ugaritzen joan dira. Duela egun batzuk Vigoko abokatu baten aurkako erasoaren berri izan genuen Faro de Vigo galiziar egunkariaren bitartez. Gustavo Garcia, Fundacion Galega contra a impunidade do Franquismoko idazkariaren bulegoan sartu ziren faxistak eta pintaketak egiteaz gain altzariak eta artxibategiak suntsitu zituzten.
Ez da bakarra izan. Gema Carreterok, frankisten esku bere aitaren erailketa nozitu behar izan zuenak, egileak identifikatuta izan arren, Leganesko Instrukziozko 8. Epaitegiak auzia artxibatzeko erabakia eta bere etxe ondoan haren aurkako pintaketa faxistak jasan behar izan ditu. Era berean, Encinasolan, Huelvan, hilobi komun bat arakatzen ari zirenek iseka, irain eta zemai oldarraldi zakarra nozitu dute.
Gurean ere, ekainaren 15ean frankismoren zigorgabetasuna salatzeko antolatu genuen manifestazioaren hasieran Jose Ignacio Irusta Sanchez, Falange y Tradiciongo kide ezagunaren keinu kitzikatzaileak ikusi behar izan genituen. Ordudanik eta kereilarekin zerikusirik ez badute arren, hainbat oldar nazi-faxista, hauetako batzuk prentsak argitaratuak, gertatu dira Euskal Herrian. Eraso guzti hauek espainiar erakunde publikoen arduradunek beste aldera begira dauden artean ari dira gertatzen. Agian, politika beraren alde biak baino ez direlako.
Guk gureari eutsiko diogu. Kereila hauspotzen jarraituko dugu eta haren aldeko jarrera eta erasoen gaitzespena erakuts ditzaten langile eta herri elkarteei. Frankismoren errepresioa nozitu duten guztiak adoretzen iraungo ditugu beren berezko kereilak aurkez ditzaten, egia, justizia eta ordaina lortzeko bidean, frankismoren zigorgabetasunarekin amaitu arte. Bakea eta Demokrazia lortu arte.
Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataforma
Asociación Altafaylla Kultur Taldea, Durango 1936 Kultur Elkartea, ELA, EPK, Garraxika Taldea, Gernika Batzordea, Goldatu Elkartea, Intxorta 1937 Kultur Elkartea, Lau Haizetara Gogoan Elkartea, Víctimas del Genocidio de Donostia, Martxoak 3 Elkartea, Oroituz Andoain 1936, Sanfermines 78 Gogoan, Egiari Zor Fundazioa, Euskal Memoria Fundazioa, Eusko Lurra Fundazioa, CNT Euskal Herria, Sare Antifaxista...