Donostiko Liburutegi Nagusian, Alderdi Eder
azaroak 18 – abenduak 14 (2013)
Condor Legioari buruzko erakusketa inauguratuko dute Donostiko liburutegi nagusian
Nazien hegazkinek EuskalHerriaren bonbardaketan izan zuten partehartzea ere azalduko dute.
Donostiako Genozidioaren Elkarteak eta Baskale elkarteak aurkeztuko dute azaroaren 18an Legion Condor-ek eragindako Gernikaren suntsipena izeneko erakusketa. 17 panel handik osatzen dute erakusketa, eta bertan 1936ko gudan Luftwaffek izandako partehartzearen inguruko informazio ugari ematen da. Erakusketa ikusgai egongo da Donostian abenduaren 14 arte.
Hitzaldia: Azaroak 18 – 19etan
Hitzaldian aipatutako elkarteen gain egongo da Ioseba Landa historiatzailea Gipuzkoan nola antolatzen zen faxismoaren aurkako borrakari buruz hitz egiten.
Condor Legioaren museoan ez da eragindako sarraskirik aipatzen
Hannover ondoan, Wunstorf herrian aurkitzen da Condor Legioaren egoitza militarra izan zena. Hegazkin basea izaten jarraitzen denez gain Nazioarteko aireportu militar handia bihurtu nahi dute orain.
Memoria historikoa berreskuratzeko lanean Condor Legioak Espainiako gerran izan zuen parte-hartzea azaltzen duen erakusketa ekarriko dute Donostira. 80. hamarkadan Alemaniako ikerlari taldeak abiatutako lanaren emaitza da. "Alemanian ere historia ezabatzen saiatu dira", azaltzen du taldekide batek. "Wunstorfen museoa dago, baina bertan ez da Condor Legioak eragindako krudelkeriei buruz ezer aipatzen. Beteranoak beso zabalik hartu izan dituzte beti, eta bertan egin dituzte euren ospakizunak".
Historiaren itzal luzea
Aurkitutako argazki eta dokumentuek erakusten dute Mundu Gerren ostean Alemaniak ez zuela ez berrarmatzeko agindua bete, eta oso aspaldikoa dela Frankistekin hasitako harremana. Gaiaren inguruan hemen hain ezagunak ez diren ikuspuntuak agertzen dira erakusketan, adibidez Espainia Koloniala eta Alemanian arteko harremana Marokoko gerra garaikoa da, beraz, lankidetza militarra Franco eta Hitler baino lehen egon zen eta Alemanian ere gertatutakoa ezabatzen saiatu dira. Gaur arte Gobernu Alemaniaren partez ez dago aitorpen ofizialik Condor Legioak Espainako gudan zereginik zeukan.
Faxista guztiak batera
Francok hasieratik Hitler-ren laguntza zeukan eta bere kolpe militarra alemaniar aire-indarra barik ez zuen arrakastarik. Alemania naziak garraio hegazkinak bidali zituen Marokora tropa faxistak penintsulara eramateko, geroago bonbardero bihurtzen ziren.
Ipar-Fronteko aire-gerra Francok Condor Legioaren zuzendaritzapean utzi zuen. Izan ere, aire-indar guztiak, bai italiar, bai espainar hegazkinak Mariskal Wolfram von Richthofenen esku geratu ziren. Geroago Espainiako gudako experientzia naziek erabili zuten II Mundu Gerran. Varsovia, Coventry, Londresen eta leku gehiagoen bonbardaketak egitenean beti zegoen Condor piloto bat hegazkin guztietan.
Liburuxka
Erakusketa liburuxka batekin osatuta dago. Euskaraz bai gaztelaniaz argitaratuta dago eta bi eurotan saltzen da, erakusketa aldiz momentuz soilik euskaraz eginda dago. Eska daiteke publikoki erakusteko.