domingo, 7 de abril de 2013

★ Ez dira pasako

Gure askatasunaren alde. duintasunagatik: faxismo, gehiagorik ez


Gauza lazgarriak gertatzen ari dira Grezian. Baina arazoa ez da Greziarena. Bankariek, politikariek eta goi-funtzionarioek -Europa herrien aurka, duintasun kolektiboaren aurka gidatzen eta gizarte-justiziatik eta iraunkortasunetik aldentzen ari diren horiek- burutu duten eta oraindik burutzen duten krimen ekonomiko-politikoa da arazorik behinena eta larriena. Urrezko Egunsentia, indartzen ari dela da gertakari lazgarrietan lazgarrienetakoa; duela urte gutxi pentsaezina zen horrelako alderdi bat gizartean horrela errotzea.
Greziarena bakarrik ez, Europa osoarena den fenomeno horri ez bazaio erantzun irmorik ematen, herrialde bakoitzean eta kontinente-mailan, antifaxismo-gune antolatu txikiak baino harago joan behar den erantzun bat, gure herrialdeek hartuko duten bidea erabat iluna izango da. Ez gara antzinako mamuez ari, gaindituta dagoen iraganari buruz; Europako herrien etorkizuna mamitzen ari diren errealitate berriez ari gara.
Greziako Yorgos Mitralias kazetaria eta beste gizon eta emakume antifaxista batzuk aspaldi jarri ziren martxan, bai Grezian bai Europan, eskuin mutur neofaxistaren goraldia geldiarazteko asmoz. Erreakzio haren emaitza da Europako Manifestu Antifaxista hau, duela gutxi, 2013ko otsailean, Syriza mugimendu soziopolitikoak beretu duena.
Manifestua babestera eta aktiboki zabaltzera deitzen ditugu sinatzaile guztiak. Era berean, krisi-garaietan erantzun faltsuak ematen dituen gaixotasun sozial horren aurrean antolatzeko deia egiten diegu herritar guztiei.
Ezin dugu beste inora begiratu. Orain, inoiz baino gehiago, bestelako Europa bat defendatu eta bultzatu behar dugu, Europa askatzailea, sortzailea eta benetan demokratikoa, bertan bizi garenontzat.
Historia ez da errepikatu behar. Europako Manifestu Antifaxista Sustatzeko Batzordea.

Euskal Herriarentzat eta Europarako faxismoaren aurkako adierazpena
Email - Euskal Herria: ehantifascismeuropa@gmail.com