jueves, 27 de diciembre de 2012

Txantrea Memoriak auzoak urteetan jasandako errepresioaren datuak jasoko ditu


Txantrea Memoria elkarteak urtebete darama lanean, Iruñeko auzoak 1950az geroztik jasandako errepresioak utzitako ondorioen inguruko datuak biltzen. Tortura kasuak, bahiketak, atxilotzeak, hilketak, gerra zikina, presoen sakabanaketa, manipulazio mediatikoa eta bestelako errepresio bideak aztertu dituzte, herritarren lekukotasunak abiapuntutzat hartuta, Ateak Ireki webguneak azaldu duenez. "Gatazka politikoak auzoan utzitako ondorioei buruzko informazioa bildu nahi dugu", diote elkarteko kideek, "ondoren liburu batean biltzeko". Horretarako egunkarietako artikuluak, bideoak, argazkiak eta grabazioak biltzen ari dira.

Txantrea Memoria elkartea
http://www.txantreamemoria.com/