viernes, 18 de mayo de 2012

Frankismoa epaituko al du Argentinak?

argia.com * E.H
Argentinan, frankismo garaiko krimenen kontra abian den ekimenak aurrerapausoak eman ditu, eta bi urteko ibilbidearen ondoren, erregimeneko biktima askoren itxaropen nagusi bihurtu da. Espainiako Justiziak garbi esan du –Garzon epailearen kontrako neurriekin– frankismoa epaitzen saiatzea Estatuko legediaren kontra joatea dela. Diktadurako gehiegikerien erantzuleak babesean daude. 1977ko Amnistia Legeak zigorgabetasuna aitortzen die. Zigorgabetasun harresi hori pitzatzea posible denaren esperantzaz abokatu talde bat ari da lanean Madrildik eta Buenos Airesetik....
http://www.argia.com/argia-astekaria/2323/diktadurako-krimenak