martes, 1 de mayo de 2012

Bizkargi Eguna 2012

Bakea eta askatasuna
Maiatzak 6


Urtero, maiatza hasieran Bizkari eguna ospatzen dogu. Inguruko herrietako lagunak, mendi tontorrean batu eta Euskal Herriaren alde, horrenbeste eman zutenak gogoratzeko eguna eta ekitaldia izaten da Bizkargikoa. Oraindik, ondo gogoan ditugu, 1937an tropa frankisten kontra, eta Euskal Herriaren alde bertan borrokan ibilitako gudariak. Sekulako adoreagaz ibili ziren, gau eta egun, Bizkargiren defentsan. Bataila itzelak izan ziren bertakoak, eta gure erresistentziaren ikur bilakatu da gerora Bizkargiko tontorra. Jagi Jagiko bi bataloieta -Zegatik ez eta Lenago hil- bertan borrokatu ziren gudariak gogoan. Franco denboran gero, gerra galdu ostean, errepresioak jarraitu zuen Bizkargin. Bizkargi eguna, Aberriaren aldeko eguna izan da historikoki. Erregimen frankistaren poliziak, guardia zibilak… denek egin dute bertako ekitaldiaren kontra.

Gerra osteko errepresioa
Memoria ez da eten. Borrokak jarraitu du. Eta oraindik, gaur egun ere, memoria historikoa, Euskal Herriaren aldeko burruka goraipatzeko lekua izan da gure mendia. Elkartasunaren txokoa, belaunaldi barriak eta zaharrak bat egiteko mendia, inguruko herritarrak batzeko aproposa Aurten, 1937ko gerra izango dogu bereziki gogoan. Euskal Herriari zor zaion aitortza aldarrikatuko dogu. Eta Gernikan, Durangon, Otxandion… inguruko herrietan egin dugun moduan, Bakea eta Askatasuna aldarrikatuko ditugu lau haizetara. Bizkargin. Euskal Herriaren alde.

Bizkargi 2012, Maiatzak 5
http://sareantifaxista.blogspot.com.es/2012/04/bizkargi-2012.html