sábado, 21 de septiembre de 2013

"Errekonozimendua eskatzen dugu"

Estatu espainiarraren errepresioa pairatu duten Jose Ignazio Gaztañaga eta Olatz Etxabe arrasatearrekin hitz egin dugu larunbateko "Egia, justizia eta erreparazioa" ekitaldi aurretik.

mondraberri.com * E.H
Euskal gatazkaren alde iluna osatzen dutenen artean daude estatu espainiarraren errepresioa pairatu duten euskal herritarrak. Bestelako biktimen aldean ahaztuak, eta maila politikoan baztertuak, errekonozimendu bila dabiltz azken aldian estatuaren biolentzia desberdinak jasan dituzten herritarrak. Bide horretan sakontzeko, "Egia, justizia eta errekonozimendua" ekitaldia antolatu du datorren zapaturako Arrasateko Ezker Abertzaleak. Arratsaldeko 19.00tan Kulturateko areto nagusian egingo den ekitaldi honetan parte hartuko dutenen artean daude Jose Iganzio Gaztañaga "Gazta" eta Olatz Etxabe arrasatearrak. Bi herritar hauek gertutik bizi izan dute estatuaren errepresioa, "Gazta" 197/2006 doktrina ezarri zioten lehen presoa izan zen bere garaian, eta Olatz berriz bere aitaren erahilketaren testigu zuzena izan zen duela 38 urte...
http://mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=5630390&menuId=5704599&onlypath=true