Berria.
Protesta egin dute Ahaztuak 1936-77 eta Martxoaren 3ko biktimen elkarteek
Legea egina: tranpa egina. Noiz arte justiziarik gabe? lelopean, elkarretaratzea egin zuten atzo hamarnaka lagunek Gasteizen, Memoria Historikoaren Legearen aurka. Ahaztuak 1936-1977 eta Martxoaren 3ko biktimen elkarteek deitu zuten ekimena, Espainiako Kongresua onartzear den legea edukian eta filosofian «ez askitzat» iritzita. Martxoaren 3ko biktimen aldeko monolitoan bildutakoen aurrean, agiria irakurri zuten, legea arbuiatzeko arrazoi nagusiak azalduz.
Bi elkarteen ustetan, «puntu eta bukaerakoa izan zen amnistiarena deitutako 1977ko legea behin betiko zutoinez eutsi» nahi da lege berriarekin, «egia ezagutzea eragotzi, justizia ezartzea galarazi eta, berriro ere, frankismoaren biktimei aitortzarako duten eskubide utziezina ukatzeko». Biktima guztientzat egia, justizia eta aitortzarako eskubideak aldarrikatzeko frankismoaren biktimen elkarteek osatutako Lau Haizetara Gogoan koordinadora egiten ari diren ekimenen artean kokatzen da atzokoa.