miércoles, 12 de junio de 2013

Memoria historikoaren aldeko bigarren astea egingo dute Abusun

Bilboko Branka * E.H
Iaz hasitako bidetik eta Bilbo frankisten eskuetan erori zeneko 76. urteurrena baliatuta, memoria histokoaren aldeko aste antolatu dute aurten ere Abusun, ekainaren 14tik 20ra. Meatza Kultur Elkarteak hainbat ekimen burutuko ditu, tartean Bilbo defendatu zuten gudari eta milizianoen omenezko mendi igoera Malmasinera.
http://bilbokobranka.info/?p=34652

Egitaraua
* Ekainak 14
Memoria historikoaren aldeko asteari hasiera emango dion “Bilbo represión franquista. 1937-1939” argazki erakusketaren inaugurazioa Meatza Kultur Elkartean (20:00)
* Ekainak 15
Frankismoaren krimenen aurkako kereilaren euskal plataformak manifestazioa deitu du Frankismoaren zigorgabetasunaren aurka eta Abusutik manifestaziora elkarrekin joateko deia egin diete auzokideei.
* Ekainak 16
Bigarren urtez Malmasin mendira igoera egingo dute Bilbo defendatu zuten gudari eta milizianoen omenez. 10:00etan abiatuko dira Oiargango autobus geltokitik.
Menditik jaitsi ostean herriko tabernan herri sagardotegia egingo dute.
* Ekainak 18, 19 eta 20
Hiru egun hauetan dokumental emanaldiak egingo dituzte Meatza Kultur Elkartean 20:00etan. 18an “Guerra y represión en Elgeta” emango dute; 19an, “El bombardeo de Gernika”; eta 20an “Durangoko bonbardaketa”.