Herritarrei laguntza eskatu die horiek identifikatzeko.
Berria.info, Donostia * E.H
Eusko Legebiltzarra frankismoko biktimen eskubideak argitzeko inplikatu da
Etorkizuna eraikitzeko iragana ezagutzea beharrezkoa dela argudiatuta, Donostiako Udalak hirian dauden ikur frankistak kentzeko ekimena abiatu du Giza Eskubideen eta Hiri Mantenuaren departamentuen ardurapean. Horiek identifikatzeko laguntza eskatu die herritarrei, eta horien berri udaletxean emateko eskatu du.
Memoria Historikoaren legea betetzeko borondatea agertu du Udalak, ohar batean jakinarazi duenez. Lege horrek ikur frankistak kentzea eskatzen du. Hala ere, zehaztu dute ikur horiek jabetza partikularra duen leku batean badaude, komunitatearen baimena beharrezkoa izango dela kentzeko.
Legebiltzarra frankismoko biktimen eskubideak argitzeko inplikatu da
http://paperekoa.berria.info/harian/2013-06-21/012/002/legebiltzarra_frankismoko_biktimen_eskubideak_argitzeko_inplikatu_da.htm