domingo, 6 de noviembre de 2011

Zimiterioko ekitaldia


Errepresaliatuen Herri-Omenaldia
Juan Almortza, Gabino Barroso, Juan Krutz Iribarren, Elias Kostantzio Mendizabal (Adunibarkoa) eta Joxe Krutz Zuriarrain: Espainiako Gerra Zibilean fusilatu zituzten bost zizurkildarrak. Haiei eta frankismoaren urte luzeetan zehar sufrimendua jasan zuten herritar guztiei errekonozimendua zor zien Zizurkilgo herriak. Xede horretan, altxamendu frankistaren eta fusilamenduen 75. urteurrena gogoan, Hernandorena Kultur Elkarteak hainbat ekimen antolatu zituen iragan 2011ko azaroan. Zizurkilgo zimiterioan Espainiako Gerran fusilatuak eta frankismoaren errepresaliak jasan behar izan zituzten herritarren omenezko ekitaldia prestatu zen. Omenaldia hilarrian egitekoa zen, Patxi Otegi eskulturagileak asmo honetarako berariaz sortu duen hilarriaren aurrean. Eguraldi traketsa tarteko, zimiterioan gauzatu zen omenaldi hunkigarria: musika, Zizurkilgo Udalaren adierazpen instituzionala, lore-eskaintza fusilatuen familiarrei, bertsoak eta kantak.

Juan Almortza, Gabino Barroso, Juan Krutz Iribarren, Elias Kostantzio Mendizabal (de Adunibar) y Joxe Krutz Zuriarrain: son los cinco zizurkildarras fusilados durante la Guerra Civil. El pueblo de Zizurkil les debía reconocimiento, a estos y a todos los que sufrieron durante los años del franquismo. Con este objetivo, y teniendo en cuenta el 75º aniversario de los fusilamientos y del alzamiento franquista, Hernandorena Kultur Elkartea organizó una serie de eventos en noviembre de 2011. 
www.zizurkil.eu
http://barrena.zizurkil.eu/oroimena.html