Albertia/Berria
Urtero bezala, 36ko gerran Albertiako mendietan (Araba) hil zituzten EAE-ANVko 300 gudariak gogora ekarri zituzten igandean, 37. urteurrenean. Oroimen historikoaren aldeko lana errespetatu beharra azpimarratu zuen Txarli Gonzalezek ekitaldian, eta bide horretan Lau Haizetara Gogoan plataforma egiten ari den lana goretsi zuen. Bestalde, hainbat lagunek parte hartu zuten ekitaldian, txalotu egin zuen ezker abertzaleak indar independentistak elkartzeko hartu duen bidea.