Sunbilla | 2009-10-23 | 12:22 | Testua: TTIPI TTAPA
Guardia Zibilak lau lagun atxilotu ditu gaur goizean Nafarroan eta beste bat Villanueva de Gallegon (Aragoi, Espainia), Falange taldekoak direlakoan, eta ikertzen ari da Euskal Herrian azkenaldian mehatxuak, pintaketak eta abar eurek egin ote dituzten.
Nafarroan Barañainen bi gizonezko atzeman ditu -David M.E. eta Fermin D.T., biak Castaños plazako bi etxetan-, Orkoienen bat -Iturgain kalean- eta Sunbillan beste bat -Ignacio I.S.-. Haien etxeak miatu, eta ordenagailuak eta dokumentazioa eraman dituzte.
Aragoin atxilotu dutena Irungoa da (Gipuzkoa), 23 urteko mutila -B.P.I.-. Honen Irungo etxea ere miatu dute, Pello Bixente kalean.
Irailaren 22an Falange y Tradicionek bere gain hartu zituen iazko urritik Euskal Herriko hainbat herritako kaleetan eta oroitarrietan egindako pintaketak eta mehatxuak, Efe berri agentziara igorritako ohar baten bidez. Besteak beste, Sonia Polo Bilboko txupinerari -euskal preso baten arreba da- abuztuan bidalitako gutuna beraiek bidali ziotela esan zuen, eta "abisua" izan zela. Eskutitz bat igorri zioten Polori, bere argazki batekin eta bala batekin.
Iazko urritik hona, eskuin muturreko 32 "eraso faxista" egin dituzte Euskal Herri osoan. Hala ohartarazi zuen Lau Haizetara Gogoan koordinakundeak. 25 bat hartu zituen bere gain Falange y Tradicion taldeak. Lehenengo pintaketak Nafarroan, Beran eta Lesakan egin zituzten. Efek jaso duenez, uda honetan Nafarroan izan diren beste hainbat pintaketa ere haiek egin dituzte. Irunen, Oiartzunen (Gipuzkoa) eta Getxon (Bizkaia) egindako erasoak "gobernu erregionalera etorri berri den Lopez jaunari ongietorria egiteko" egin zituztela jakinarazi zuen.
Tolosan (Gipuzkoa) Lasa eta Zabalaren oroitarriei eginiko pintaketak ere haiek egin zituztela zioen. Haren bitartez, Enrique Rodriguez Galindo poliziaburua "omendu" nahi zutela adierazi zuen Falange y Tradicionek. Galindo 71 urteko kartzelara zigortu zuten Lasa eta Zabala bahitu eta hiltzea egotzita.

Eskualdean
Joan den urteko azaroaz geroztik, hainbat izan dira falangisten izenean eskualdean egin diren pintadak. Donezteben Islamari buruzko erakusketan; Amaiurko oroigarrian; Lesakan, Beran eta Arraiozen heriotz mehatxuak; Artesiagan Frankismoan bortxazko lanak egin zituzten presoen omenez paratutako eskulturan; Iruritako Eliz atarian; Elgorriagako frontoian eta etxeetan; Arantza eta Igantzira hartzeko biribilgunean; Iturenen Trinitateko ermitan eta enbaltsean; Aurtitzen etxe partikular batean...