Erasoei erantzuteko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute Sakanako ezker abertzaleko hautetsiek.
Berria.
Sakanako ezker abertzaleko hogei bat hautetsi elkartu ziren atzo Arbizuko udaletxeko atarian; hain zuen, joan den astean paretan eta atea nagusian egindako mehatxuzko pintaketen aurrean. Arbizuko Udalaren kontrako erasoa eta hango alkate eta hiru zinegotziren kontrako heriotza mehatxuak «Euskal Herrian herritarren eskubide eta askatasunen kontrako erasoaldiaren parte» dira, Sakanako ezker abertzaleko hautetsien ustez. Eraso hauek guztiak Estatuak, zenbait erakundek eta Alfredo Perez Rubalcaba, Rodolfo Ares, Enma Sainz, Patxi Lopez, Miguel Sanz, Yolanda Barcina eta halako agintariek emandako zigorgabetasunaren estalpean gertatzen ari direla salatu zuen Arantxa Bengoetxeak, Altsasuko zinegotziak, gainerako hautetsien izenean.
«Atzoko eta gaurko faxistek inpunitate berarekin jarduten dute herritarren eskubide eta askatasunak defendatzen dituztenen aurka, lehen Errepublikaren kontra eta orain euskal mugimendu independentistaren kontra», nabarmendu zuten Sakanako ezker abertzaleko hautetsiek Arbizun egindako agerraldian. Mehatxatu arren gatazka politikoa konpontzeko eta proiektu guztiak gauzagarri bihurtuko dituen egoera demokratikoa lortzeko konpromisoak «bere horretan» jarraituko duela jakinarazi zuten ezker abertzaleko hautetsiek. Halaber, Euskal Herriarentzat ezkerreko proiektu independentistaren alde eta herrietako beharren alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi zuten.
Aipatutako erasoen kontra antolatzen diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin zieten herritarrei.
Arbizuko Udalaren mozioa
Jesus Mari Mendinueta Arbizuko alkateak eskertu zuen ezker abertzaleko gainerako hautetsien elkartasuna eta sostengua. Astelehen arratsaldean Arbizuko Udalak egindako bilkura berezian onartutako mozioaren berri eman zuen Mendinuetak. Uztailean Alain Berastegi Arbizuko gazteak jasandako bahiketa eta tortura salatu zituen bezala, oraingoan ere Arbizuko Udalak salatu egin ditu bere alkatearen eta hiru zinegotziren kontra udaletxeko aurrealdean idatzitako heriotza mehatxuak.
Jesus Mari Mendinueta alkateak gogoratu zuen Alain Berastegiren kasuan erantzukizunak argitzeko eskatzeko asmoz Nafarroako Parlamentuan agerraldia egiteko erabakia hartu zuela Arbizuko Udalak, eta orain ere mehatxuei buruzko azalpenak emateko eskaera egingo duela. Halaber, salaketa judiziala aurkezteko erabakiaren berri eman zuen Arbizuko alkateak. Udala akusazio partikular gisa azalduko da. Herritarrei antolatuko diren ekimen edo mobilizazioetan parte hartzeko deia egin die Arbizuko Udalak, «jazarpen eta gehiegikeriak ikusirik ezin garelako geldirik egon».
Mehatxu gehiago
Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Oiartzungo udaletxearen aurrean abuztuan pintaketak agertu zirela salatu zuen atzo. Udaletxeko atarian Vigilancia y terror falangista eta Gora España mezuak irakur zitezkeen, eta mezu horien ondoan Falangeren ikurra zegoen. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak «faxistei Euskal Herria bakean uzteko eta alde egiteko» eskaera egin die komunikabideei bidalitako ohar batean.
Azken egunetan, guztira, zazpi eraso faxista egin dituzte, Falangeren izenean. Eraso guztiak Iruñerrian izan dira. Larunbatean Ezpala, Zurgai eta Ipar Gorri tabernen atariak Legiak zerratzen ezpaitu falangeak eginen du, Falange os vigila, Viva Cristo Rey eta halako mezuez eta mehatxuez zikindurik agertu ziren. Ezkaba mendian 36ko gerran Francoren aurka aritu zirenen omenez jarritako oroitarriei eta errepresio frankista jasan zutenen omenez Aitzoaingo hilerrian jarritakoei ere eraso zieten asteburuan.

Lau Haizetara Gogoan plataformak gogor gaitzetsi ditu oroitarrien aurkako erasoak...
Lau Haizetara Gogoan plataformak gogor salatu ditu azken egunetan frankismoaren biktimen aldeko oroitarrien aurka Euskal Herrian egin dituzten erasoak. Asteon Ezkaba mendian eta Aitzoaingo hilerrian (Nafarroa) eginiko erasoak ez ezik azken urte honetan antzeko beste zazpi eraso ere izan direla gogoratu du. Lau Haizetara Gogoan plataformaren ustez, ekintza horiekin «genozidio frankistaren zigorgabetasuna» eta erreforma politikoaren «iruzurra» agerian jartzeko egiten ari diren lanari eraso diote. Hala, azkenaldian oroimen historikoaren aldeko militanteak ere mehatxatu dituztela jakinarazi du plataformak. Horregatik, «eraso faxisten» kontra oroimen historikoa berreskuratzeko lana areagotzeko, suntsitutako oroitarriak berriro eraikitzeko eta mehatxatuei babesa agertzeko eskatu die plataformak herritarrei.