Berria/Gasteiz
Lau Haizetara Gogoan koordinadakundeak frankismoaren garaiko memoria historikoa berreskuratzeko landu duen Oroimenaren Taula beren egin dute EAk, ASBk eta Aralarrek. Halaber, PSE-EErekin bildu dira koordinakundeko kideak, eta sozialistek aldarrikapen batzuekin bat egiten dutela agertu diete. Aldiz, EAJk, EB-Berdeek, eta PPk ez dute biltzeko asmoa ere agertu.
Hortaz, larunbatean, Gasteizko Santa Isabel hilerriaren atzeko horman, Lau Haizetara Gogoan Koordinakundeak antolatu duen ekitaldian parte hartuko dute ASBko, EAko eta Aralarreko eledunek. 12:30ean bilduko dira, Zaramaga kalean, frankistek eraildako ehunka herritarrak gogoratzeko, eta Oroimenaren Taulan bildutako aldarrikapenak lantzeko konpromisoa berresteko.
Lau Haizetara Gogoan koordinakundeak Euskal Herriko frankismoaren garaiko memoria historikoa berreskuratzen ari diren taldeak, eta frankismoaren biktimen elkarteak biltzen ditu. Koordinakundeko bozeramaile Lander Garciak Oroimenaren Taulan bildutako hamabi eskaera gogoratu zituen atzo eginiko prentsaurrekoan. Frankismoaren biktimentzat justizia, egia eta ordaina bermatuko dituzten aldarrikapenak direla adierazi zuen.
Hala, egun, hainbat instituziok darabilten terminologia baztertzeko eskatu zuen. Halaber, herri guztietan hildakoen, desagertuen eta gainerako biktimen errolda eguneratua egiteko galdegin zuen, eta frankisten konfiskatzeak jasan zituzten herritarren erregistroa ere. Gainera, frankistek aginduta, instituzioetatik eta enpresa pribatuetatik kaleratu zituzten lagunak birgaitzeko prozesuak abiatzeko exijitu zuen. Era berean, frankismoa goratzen dituzten era guztietako ikurrak kentzeko, eta atxiloketa guneak, hobi komunak edo borroka eremuak bilatzeko eta identifikatzeko eskatu zuen. Halaber, zabaldutako auzi judizial guztiak bertan behera uzteko eskaera jasotzen du Oroimenaren Taulak, eta frankismo garaiarekin lotutako artxiboak ere berreskuratzeko.