miércoles, 26 de febrero de 2014

Inpunitate frankista salatzeko elkarretaratzea ostegunean Bilboko udaletxean

argia.com * E.H
Iñaki Azkunak Bilboko udaletxean dauden alkate frankisten erretratuak kentzeari uko egin zion pasa den astean, eta erreakzioak askotarikoak izan dira. Sare Antifaxistak elkarretaratzea egingo du ostegunean, Bilboko udaletxearen atarian.
Espainiako Parlamentuak 2007an onartu zuen Memoria Historikoaren legeak sinbolo frankista guztiak kentzera behartzen du. Gasteizko Legebiltzarraren erresoluzioek ere ikur frankisten deuseztapena eskatzen dute. Eta Eusko Jaurlaritzak egindako txostenetan dei egiten zaie udal eta instituzioei ikur horiek erretiratu ditzaten.
Horiek aintzat harturik, Bilboko udaletxean dauden alkate frankisten irudi, kondekorazio, medaila eta tituluak erretiratzeko eskaera egin zuen EH Bilduk, PSEren babesarekin. Eskaera horren aurrean Iñaki Azkuna Bilboko alkateak (EAJ) adierazi zuen “Bilbon legea nola aplikatzen duen ados ez dagoenak tribunaletara jo dezala" eta berak ez zituela ikur horiek kenduko.

Sare Antifaxistaren deialdia
Info7 irratian Sare Antifaxistako kide Eduardo Gonzalezi elkarrizketa egin diote. Azkunaren jarrera gogor kritikatu du, Memoria Historikoaren legearen aurkakoa dela adieraziz.
Euskal Herrian Memoria Historikoaren legea betetzeko traba gehien jarri ohi dituzten partiduak EAJ, UPN eta PP direla uste du Sare Antifaxistako eta Lau Haizetara Gogoan plataformako kide den Gonzalezek....
http://www.argia.com/albistea/inpunitate-frankista-salatzeko-elkarretaratzea-ostegunean-bilboko-udaletxean