sábado, 21 de septiembre de 2013

Presentada una obra que estudia el nacimiento del antifascismo vasco durante la Guerra de 1936

Gara, Bilbo * E.H
El historiador Alfredo Velasco Núñez es el autor de «Las Milicias Antifascistas Vascas durante el Alzamiento fascista español (1936-1939)», que ha sido editado por DDT Liburuak y Sare Antifaxista.
http://gara.naiz.info/paperezkoa/20130921/423611//Presentada-una-obra-que-estudia-nacimiento-antifascismo-vasco-durante-Guerra-1936

"Errekonozimendua eskatzen dugu"

Estatu espainiarraren errepresioa pairatu duten Jose Ignazio Gaztañaga eta Olatz Etxabe arrasatearrekin hitz egin dugu larunbateko "Egia, justizia eta erreparazioa" ekitaldi aurretik.

mondraberri.com * E.H
Euskal gatazkaren alde iluna osatzen dutenen artean daude estatu espainiarraren errepresioa pairatu duten euskal herritarrak. Bestelako biktimen aldean ahaztuak, eta maila politikoan baztertuak, errekonozimendu bila dabiltz azken aldian estatuaren biolentzia desberdinak jasan dituzten herritarrak. Bide horretan sakontzeko, "Egia, justizia eta errekonozimendua" ekitaldia antolatu du datorren zapaturako Arrasateko Ezker Abertzaleak. Arratsaldeko 19.00tan Kulturateko areto nagusian egingo den ekitaldi honetan parte hartuko dutenen artean daude Jose Iganzio Gaztañaga "Gazta" eta Olatz Etxabe arrasatearrak. Bi herritar hauek gertutik bizi izan dute estatuaren errepresioa, "Gazta" 197/2006 doktrina ezarri zioten lehen presoa izan zen bere garaian, eta Olatz berriz bere aitaren erahilketaren testigu zuzena izan zen duela 38 urte...
http://mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=5630390&menuId=5704599&onlypath=true

jueves, 19 de septiembre de 2013

Presentación libro "Las Milicias Antifascistas Vascas durante el Alzamiento Fascista Español 1936-1939"

Descubre la historia, las raíces del Antifascismo vasco.
 

19 de Septiembre a las 19:30 horas presentación en el local de la DDT (Muelle Martzana nº5, Bilbao) del libro "Las Milicias Antifascistas Vascas durante el Alzamiento Fascista Español" por su autor, Alfredo Velasco.
Luego lunch y actuación de Kloaka de Baraka y los niños de la gasolina.

martes, 17 de septiembre de 2013

Frankismoaren inpunitatearen aurkako manifestazioa Donostian 2013-9-15

Frankismoaren inpunitateari tolerantziarik ez! manifestazioa Donostian, genozidioaren aurkako taldea.
Ia 400 fusilatu epaiketarik gabe Donostian. Egia, justizia, erreparazioa !!


Una manifestación denuncia por las calles de Donostia la «impunidad» del franquismo....
http://sareantifaxista.blogspot.com.es/2013/09/una-manifestacion-denuncia-por-las.html

Orereta-Renteria Erakusketa Legion Condor


Orereta-Renteria * E.H
Gaur zabaldu du Oreretan erakusketa historikoa: "Legion Condor-ek eragindako Gernikaren suntsipena - 36/37ko gerran nazien bidegabekeria, iragana eta oraina". Antolatu zuten Sare Antifaxistak, Lau Haizetara Gogoanek eta Baskale elkarteak. Ikus dezake Oreretako Xenpelar Kultur Etxean, Magdalena kalean. Gaurtik aurrera irailaren 25ak arte.

 

lunes, 16 de septiembre de 2013

Gerrako testigantzen dokumentala aurkeztuko du domekan Soraluze 1936 lan taldeak

plaentxia.com, Soraluze 1936 * E.H
Klik haundi ikustekoIsiltasuna hausten. Soraluzetarren gerrako testigantzak du izena domekan eguerdiko 12:00etan antzokian aurkeztuko duten dokumentalak. 1993tik 2013ra bitartean jasotako berrogeiren bat herritarren testigantzak jasotzen ditu...
http://www.plaentxia.com/content/view/2628/1/

domingo, 15 de septiembre de 2013

Manifestazioa nazionala: Frankismoaren inpunitateari tolerantziarik ez !!

Tolerancia cero a la impunidad del franquismo"

Irailak 15 Septiembre, 12:00etan
Boulevard-etik Easo Plazaraino (Donostia)



Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataforma // Plataforma Vasca para la Querella contra el Franquismo
Asociación Altafaylla Kultur Taldea, Bebes robados Euskadi, Colectivo Republicano de Euskal Herria, Durango 1936 Kultur Elkartea, ELA, EPK-PCE, Garraxika Taldea, Gernika Batzordea, Goldatu Elkartea, Intxorta 1937 Kultur Elkartea, Lau Haizetara Gogoan Elkartea, Víctimas del Genocidio de Donostia, Martxoak 3 Elkartea, Oroituz Andoain 1936, Sanfermines 78 Gogoan, Egiari Zor Fundazioa, Euskal Memoria Fundazioa, Eusko Lurra Fundazioa, CNT Euskal Herria eta Sare Antifaxista.

martes, 10 de septiembre de 2013

Errepublika, Gerra Zibila eta Frankismoa

 
Izarbeibarko Asanblada Feminista * E.H
"Persepolis" filmaren proiekzioak izan zuen arrakasta ikusita, Izarbeibarko Asanblada Feministak bere lehenengo zikloa antolatu du. Pelikula edota dokumentalak Garesko gaztetxean aurkeztuko dira; aste hauetako proiekzioen gaia Espainiar Estatuaren garai desberdinetan emakumeen borrokaren isla izanen da: Errepublika, Gerra Zibila eta Frankismoa
Anima zaitezte!

lunes, 9 de septiembre de 2013

Manifestazioa Donostian irailak 15

Eguerdiko 12:00etan, Boulevard-etik Easo Plazaraino.


Donostiako Udala * E.H
Frankismoren krimenen aurkako eta Argentinako kereilen aurkako Euskal Plataformak  prentsa aurreko hau  antolatu dugu, irailaren 13ean, frankistek Donostia hartu zuten 77. urtemuga dela-eta,  Irailaren 15ean, Igandean Bulebarrean egingo dugun ekitaldiaz eta ondorengo manifestazioaz berri emateko:
Frankismoaren zigorgabetasunari tolerantziarik ez
Idatzi honen azpian sinatu dugun erakundeok Frankismoaren Aurkako Kereilaren Aldeko Euskal Plataforman bildu berri gara. Erakundeok urteak eman ditugu lanean frankismoak ekarri zuenaren oroitzapen historikoa berreskuratzeko eta, era berean, Euskal Herrian gauzatu zituen krimenen aurrean egia, justizia eta ordaina gureganatzeko.
Ahalegin horretan oinarrizkoa izan da, eta da, erantzuleak zigortu ez izanaren salaketa. Zigorgabetasun hori 1977ko Amnistia Legeak bermatu zuen, azken batean, amaiera-puntuko lege bat izan baitzen; eta horrekin batera “trantsiziokoa” deitu izan zuten garaian estatuaren aparatuak purgatu ez zirelako.
Aurrera eramaten ari garen lan-lerroen artean (hobiak bilatzea eta hildakoen hondakinak lurpetik ateratzea, omenaldiak antolatzea, salaketa-hizketaldiak, datu historikoak biltzea, ekimen hau jendartean zabaltzeko aldizkariak, etab.), diktadurak iraun zuen berrogei urteetan gertatutakoei buruz aurkezten ziren salaketek, zenbait pertsona ospetsuk eta nazioarteko erakundek behin eta berriz salaturik ere, etengabe egin dute topo Baltasar Garzón epaileak berak ere ahaztura eta zigorgabetasunaren alfonbra pitin bat altxatzeko egin zuen saio epelean porrot egin zuen harresi berberaren kontra: Amnistia Legeak frankistak edozein erantzukizunetatik salbuesten dituena.
Hala eta guztiz ere, aukera erreala dago frankismoaren aurka eta oraindik bizirik dauden frankisten aurka auzibidez jotzeko. Aukera hori Argentinako Errepublikan zabaldu da María Servini de Cubría epaileak, Buenos Aireseko 1. Epaitegiko titularrak, aurrera daraman 4591-10 kereilaren bidez.
a) Frankismoren krimenen aurkako euskal Plataforma 2012ko udaberrian sortu genuen krimen horien egileen inpunitatearekin behingoz amaitzeko.
b) Horregatik lagundu dugu argentinar epaitegian salaketak aurkezten eta euskal  herriko erakundeek kereilari beren babesa ager diezaioten. Babesa haundia lortu dugu, Udal askotan eta Eusko Jaurlaritzan ere.
c) gure ustez iritsi da unea frankismoaren inpunitate horren aurkako gure nahia kalean adierazteko. Beraz, Bilbon, Iruñean eta Gasteizen egin dugu bezela, Donostian ere, frankistek hiria hartu zuten 77. urtemugan, ekitaldi publikoa eta manifestazioa egin nahi ditugu militar matxinatuei aurre egin zietenei eta hilabete batzuk beranduago frankisten gorrotoaren ondorioak jasan zituztenei omenaldia adieraziz.
d) ekitaldiaren hasiera: Bulebarrean eguerdiko 12etan, ekintza hau Donostiako Genozidioren taldeak antolatzen du.
Manifestazioa ondoren izango da Bulebarretik Easo plazaraino, bukaerako toki honen aukeraketaren zergatia da bertan 1936ko uztailaren 22an faxisten erasoa gelditu zutelako.
Prentsaurre honetan Nora Galparsoro, Donostiako Udalaren Lehen Teniente Alkatea egon da.