viernes, 28 de diciembre de 2012

Areces

36ko gerran, Asturiaseko Frontean eroritako gudari eta milizianoen aldeko egitasmoa.

Eusko Lurra Fundazioa * E.H
“Sasetarekin batera Asturiasen hildako gudarien gorpuzkinak Euskal Herrira ekarriko dituzte“ dio Naiz-ek abenduaren 26an Foru Aldundiak zein Donostiako Udalak emandako prentsaurrekoa laburbilduz.
Martin Garitano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Juan Karlos Izagirre Donostiako Alkateak eta Marina Bidasoro Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren zuzendariak azaldu dutenez, bi erakunde horien arteko hitzarmenari jarraiki, Asturiasko Areces herrian Kandido Saseta komandantearekin batera hil zituzten gudarien gorpuzkinak Euskal  Herrira ekarriko dituzte.
«75 urte geroago, iragana azaleratu eta oroimen historikoa berreskuratu nahi dugu ekimen honen bitartez, askatasunaren alde bizia galdutako pertsona guztiek egia, justizia eta aitortza merezi dutelako», esan du Juan Karlos Izagirrek.
Ildo beretik, Bidasorok nabarmendu du «iraganeko krimenen gaineko oroimen kolektiboa berreskuratzea eta biktimen eskubideak bermatzea» izan behar direla helburuak.
Garitanok, aldiz, gudari haiek «merezi duten bezala itzultzea» nahi dutela adierazi du: «askatasunaren eta herriaren alde borrokatzeagatik diktadore batek hil zituen gudari bezala».
Ekimena Donostiako Udalak 1936ko gerran eta frankismoan gertatutako giza eskubideen aurkako urraketei buruzko egia ezagutu eta oroimen historikoa berreskuratzeko duen egitasmoaren parte da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du, eta honek 50.000 euroko laguntza emango dio Udalari.
Arecesen kasuan, ekimenaren kostua 45.000 eurokoa izango dela aurreikusten da; Aldundiak 24.000 euroko ekarpena egingo du eta gainerakoa Udalak.

Eusko Lurra Fundazioaren iritzia.
Aurretik doa gure poza, azkenean bi euskal erakunde publikoek Arecesen eta Asturiasko frontean eroritako gudari eta milizianoen gorpuzkinak berreskuratzeko konpromisoa hartu dutelako. Eta ez soilik gorpuzkinak Euskal Herriratzeko, baizik eta haiekin Egia, Justizia eta Erreparazioa egiteko. Ez da gutxi.
Lau Haizetara Gogoan Plataformak urtetan egindako lanak deshobiratze kasuetan taxuzko protokolo bat aurrera eramateko, azkenean bere lehen ondorio garrantzitsua izango du Asturiasen.
Beste aldetik, Eusko Lurra Fundazioa hasieratik ekimen honetan partu hartu du beste hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialekin batera. “El Pradon de los Vascos” delako hobietan lurperatutako gudari eta milizianoen senideak eta militatzen zituzten erakundeak kontutan hartzea txalotzekoa da, eta gauzak era egoki batean egiteko bermea. Jakina, Euskal Herriarekin zer ikusirik duen 36ko gerraren hobi handienetarikoa izango da Asturiasekoa. Bertan EAE-ANVko ia 100 gudari (Eusko Indarra Batailoikoak) lurperaturik daude. Eroritako gainontzeko borrokalari gehienak miliziano anarkista (CNTkoak) eta komunistak ziren. Baita zenbait EAJ-PNVko gudariak eta miliziano sozialistak, Euskal Armadako hainbat kidekin batera.
Baina berri honen haritik pare bat gauza esan nahiko genuke.
Hasteko hainbat  hedabideek soilik gudariez hitz egiten dute, miliziano libertario, komunista eta sozialistak ahaztuz. Beste aldetik Eusko Jaurlaritzaren Armada, Eusko Gudarostearekin (EAJ-PNV)  nahasten dute.  Hainbat kasuetan, Asturiasen hil ziren ia 250 miliziano eta gudariak, Santoñako Errendiziotik ihes egindako borrokalariak bezala aurkezten dituzte, ondoren Asturiasen erori izan baziren bezala. Jakina, Areceseko gatazka Santoñako Errendizioa baino askoz lehenago suertatu zen (1937ko otsailean), eta bertan parte hartutako batailoi gehienek, Asturiasko kanpaina eta gero, gerra Euskal Herrian jarraitu zuten, EAE-ANVren Eusko Indarra ospetsuaren kasuan.
Garbi dago Euskal Herriko historia berreskuratzeko lan asko dagoela oraindik egiteko, horren lekuko hainbat komunikabideen hanka-sartze historiko hauek.
Dena den, ondo etorria berria.

El proyecto para borrar sellos franquistas incluye un estudio de lo ocurrido

La retirada de los símbolos de la dictadura vendrá de la mano de un informe con lo acontecido en Basauri

Deia, Basauri * E.H
El pasado mes de marzo el Ayuntamiento de Basauri se comprometió a eliminar los símbolos de la dictadura franquista que aún se exhiben sin pudor en las fachadas de muchas viviendas, sin que muchos de sus habitantes se hayan percatado de ello. Estas huellas de un pasado de represión se localizan repartidas por todo el municipio, especialmente en la zona de San Miguel. Por el momento, trabajadores municipales han realizado el listado de sellos del pasado totalitario que perduran en Basauri. No obstante, el proceso para eliminarlos no ha comenzado aún. Según explicó en el pleno municipal el alcalde Andoni Busquet, el proyecto no ha seguido dando pasos porque ha sido agrandado. De hecho, la eliminación de la simbología franquista llegará de la mano de un informe que realizarán desde el propio Consistorio que estudie y revele lo que ocurrió en el municipio durante los cuarenta años de la dictadura.
A este deseo ahora, le falta un presupuesto que le ayude a salir adelante y que está sometido a estudio en el Consistorio. De hecho, los técnicos ya había puesto una cantidad sobre la mesa, pero los dirigentes estiman que puede ser corta.
Esta investigación es parte del compromiso del Ayuntamiento con el colectivo Lau Haizetara Gogoan, autores de la moción presentada para animar a los políticos basauritarras a reconciliarse con su historia. En este estudio se incluirá un censo de víctimas del franquismo. Un primer acercamiento a esta realidad arroja la cifra de sesenta basauritarras muertos debido al alzamiento militar de 1936. Algunos de ellos perecieron en los combates que libraron en Orduña, Artxanda o Zeanuri; otros, en el hospital tras las heridas sufridas en la guerra, mientras que algunos fueron fusilados en Bilbao y Derio. La mayoría de los desaparecidos eran militantes de organizaciones como ANV, PNV o los partidos comunista y anarquista.

jueves, 27 de diciembre de 2012

Aprobada en Irun la Moción de apoyo a la querella contra los crímenes del franquismo

Asociacion Republicana Irunesa * E.H
En el pleno del Ayuntamiento de Irun del día 26 de diciembre fue aprobada la Moción presentada por los grupos políticos municipales de Irun, Ezker Batua-Berdeak y Bildu, a iniciativa de nuestra asociación, de apoyo a la querella contra los crímenes del franquismo.
Tras la lectura de la Moción, intervinieron los representantes de EB-Berdeak, PP, Bildu y PSE.
A continuación se realizó la votación en la que los 19 concejales de los grupos EB-Berdeak, Bildu PNV y PSE votaron a favor y los 4 miembros del PP se abstuvieron.

Moción de apoyo a la querella contra los crímenes del franquismo
http://lau-haizetara-gogoan.blogspot.com.es/2012/12/mocion-de-apoyo-la-querella-contra-los.html

Txantrea Memoriak auzoak urteetan jasandako errepresioaren datuak jasoko ditu


Txantrea Memoria elkarteak urtebete darama lanean, Iruñeko auzoak 1950az geroztik jasandako errepresioak utzitako ondorioen inguruko datuak biltzen. Tortura kasuak, bahiketak, atxilotzeak, hilketak, gerra zikina, presoen sakabanaketa, manipulazio mediatikoa eta bestelako errepresio bideak aztertu dituzte, herritarren lekukotasunak abiapuntutzat hartuta, Ateak Ireki webguneak azaldu duenez. "Gatazka politikoak auzoan utzitako ondorioei buruzko informazioa bildu nahi dugu", diote elkarteko kideek, "ondoren liburu batean biltzeko". Horretarako egunkarietako artikuluak, bideoak, argazkiak eta grabazioak biltzen ari dira.

Txantrea Memoria elkartea
http://www.txantreamemoria.com/

Burgosko Epaiketa: Ekitaldi publikoa

Donostia * E.H
Goldatu Elkarteak eta Euskal Memoria Fundazioak datorren abenduaren 27rako Donostian antolatu dute Ekitaldia.
“Burgoseko Prozesua” deritzaneko Epaiketa aspaldikoa da, 42 urte pasa dira, hain zuzen, euskal borrokalarien aurka frankismoak egin zuen ahalegina herritar mobilizazioen bitartez eragotzi zenetik.  Zoritxarrez, orduko borrokalarien arrazoiak eta ametsak indarrean dirautela uste dugu, Euskal Herriko egoera politikoak, ekonomikoak eta sozialak erakusten digun moduan.
Gertaera haiek mundu guztiaren aurrean erakutsi zuten Errepublikaren aurka kolpe militar faxista baten bidez boterean zegoen diktadoreak eta bere jarraitzaileek edozein oposizio mota errotik suntsitu nahi zutela; baina bere ahuldadea ere nabari geratu zen, herri mobilizazioak medio. Gertaera haiek izan ziren “aurretikako eta geroztiko” marra markatu zutenak.
Epaiketa haren protagonista zuzenak izango dira, Prozesuaren abokatuak eta prozesatuen talde bat, hain zuzen, bere egungo ikuspegitik hitz egingo dutenak; beraiek baitira gertaera haien “memoria bizia”.

Los gudaris de Saseta volverán a casa 76 años después de partir

 
Gara, Gipuzkoa * E.H
En febrero de 1937, un centenar de soldados vascos murió a manos de las tropas franquistas en la localidad asturiana de Areces. Durante más de siete décadas sus restos han permanecido en una fosa común. En 2008 se recuperó el cadáver de su comandante, Cándido Saseta. Ahora, la Diputación de Gipuzkoa y el Ayuntamiento de Donostia han puesto en marcha una iniciativa para desenterrar, identificar, repatriar y homenajear el resto de los cuerpos...
http://gara.naiz.info/paperezkoa/20121227/379642/es/Los-gudaris-Saseta-volveran-casa-76-anos-despues-partir

Areces, sangre terrorista en la memoria histórica
http://gara.naiz.info/paperezkoa/20090223/123513/es/Areces-sangre-terrorista-memoria-historica

miércoles, 26 de diciembre de 2012

Moción de apoyo a la querella contra los crímenes del franquismo.

Asociacion Republicana Irunesa * E.H
Al igual que en el Ayuntamiento de Gasteiz, y a iniciativa de nuestra asociación los grupos políticos municipales de Irun, Ezker Batua-Berdeak y Bildu han presentado una Moción en el Ayuntamiento de Irun (Gipuzkoa) de apoyo a la querella contra los crímenes del franquismo.
Dicha moción será debatida en el pleno que tendrá lugar el próximo miércoles día 26 a las 19:30 en el Ayuntamiento de Irun.
Descarga la Moción en PDF
http://www.asociacionrepublicanairunesa.org/cas/down/mocion_querella.pdf

1937an Asturiasen hildako ehun gudariren gorpuzkiak ekartzeko lanean hasi dira

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak aurkeztu dute ekimena. Elkarlan hitzarmen bat sinatu dute. Asturiasko Gobernuarekin harremanetan ere jarri dira.


Berria.info, Gipuzkoa * E.H         
1937an amaitu zen Espainiako Gerra Euskal Herrian; Bilbo galduta, errenditzea sinatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Baina Euzko Gudarosteko adar batzuek Asturiasen jarraitu zuten borrokan, Errepublikaren alde eta frankisten aurka. Asturiasko frontean hil ziren asko. Haietatik ehun bat gudariren gorpuak Areces herrian lurperatu zituzten, eta haien gorpuzkiak Euskal Herrira ekartzeko lanak hasi dituzte Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Arecesen, Euskaldunen Zelaia esaten dioten eremu batean lurperatu zituzten gudariak. Haien artean, gehienak Eusko Indarra batailoiko kideak ziren, ANV-EAEko militanteak. Baziren sozialistak, komunistak eta anarkistak ere. Han inguruan lurperatua egon zen Kandido Saseta gudarien burua ere. Sasetaren gorpua orain lau bat urte deshobiratu, eta Hondarribira ekarri zuten, Gipuzkoara. Aranzadi zientzia elkarteak gidatu zituen orduko lanak.
Euskaldunen Zelaian lurperatutako gehienak gipuzkoarrak direla azaldu du Donostiako Udalak, eta laurdenak inguru izango zirela donostiarrak. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmena egin du udalak, eta gaur aurkeztu dute. Diputazioak 50.000 euro jarriko ditu gorpuzkiak berreskuratu eta ekartzeko lanetarako.
Udalak azaldu du harremanetan hasiak direla. Arecesen lurperatuta dauden pertsonen erakundeekin hitz egin du —EAJrekin, Sabino Arana fundazioarekin, CNTrekin eta alderdi komunistarekin, esaterako—. Asturiasko Gobernuarekin, Arecesko Udalarekin eta Euskaldunen Zelaiaren jabearekin ere hizketan hasiak dira. Tratuak ongi joanez gero otsailean deshobiratze lanak has litezkeela jakinarazi dute.

lunes, 24 de diciembre de 2012

La oficina de la Alta Comisionada para los Derechos Humanos pide a España la derogación de la ley de amnistía de 1977

La comuna Presxs del franquismo
La oficina de la Alta Comisionada de Naciones Unidas para los Derechos Humanos, Navi Pillay, ha pedido este viernes a España la derogación de la ley de amnistía de 1977 porque incumple la normativa internacional en materia de Derechos Humanos...
http://www.lacomunapresxsdelfranquismo.org/2012/12/15/la-oficina-de-la-alta-comisionada-para-los-derechos-humanos-pide-a-espana-la-derogacion-de-la-ley-de-amnistia-de-1977/

sábado, 22 de diciembre de 2012

Burgosko Epaiketa: Ekitaldi publikoa

Donostia * E.H
Goldatu Elkarteak eta Euskal Memoria Fundazioak datorren abenduaren 27rako Donostian antolatu dute Ekitaldia.
“Burgoseko Prozesua” deritzaneko Epaiketa aspaldikoa da, 42 urte pasa dira, hain zuzen, euskal borrokalarien aurka frankismoak egin zuen ahalegina herritar mobilizazioen bitartez eragotzi zenetik.  Zoritxarrez, orduko borrokalarien arrazoiak eta ametsak indarrean dirautela uste dugu, Euskal Herriko egoera politikoak, ekonomikoak eta sozialak erakusten digun moduan.
Gertaera haiek mundu guztiaren aurrean erakutsi zuten Errepublikaren aurka kolpe militar faxista baten bidez boterean zegoen diktadoreak eta bere jarraitzaileek edozein oposizio mota errotik suntsitu nahi zutela; baina bere ahuldadea ere nabari geratu zen, herri mobilizazioak medio. Gertaera haiek izan ziren “aurretikako eta geroztiko” marra markatu zutenak.
Epaiketa haren protagonista zuzenak izango dira, Prozesuaren abokatuak eta prozesatuen talde bat, hain zuzen, bere egungo ikuspegitik hitz egingo dutenak; beraiek baitira gertaera haien “memoria bizia”.