sábado, 8 de septiembre de 2012

Otsoportillo. “Amesten zuten askatasuna ez zen afusilatua izan”

guaixe.net * E.H
“Gazte ziren, aske ziren langile ziren eta harro zeuden gizarte berri bat amesten zuten berdintasunean sinesten zuten Guda dantzan hasi zenean Etorkizuna jokoan zen” Bide ertzean
Oraindik ere eta 70 urte pasa diren arren Urbasako mendizerratik datorren askatasun deiadarra entzuten da  Sakanan egunero. Aske ziren horiek, gazte ziren horiek eta gizarte berri eta berdintasunean sinesten zuten horien garrasia.  Eta erailak izan ziren aitona, aita, osaba, anaia edo neba horiek  urte osoan zehar gogoan izan arren, irailaren lehengo domeka egun seinalatua bihurtu da Sakanako afusilatuen senitartekoendako.
Urbasako paraje ederrean kokatuta dago Otsoportilloko leizea eta aurreko domekan, azken 28 urte hauetan bezala bertan bildu ziren afusilauteun senitarteko zein Sakanako bizilagunak.
Urte askotan zehar isiltasuna izan da nagusi Gerra garaiko eta ondorengo kontuetan. Isiltasuna eta ez ikusiarena. Oraingoan berriz, “Memoria historikoa” delakoa haizeak harrotzen ari da eta han eta hemen omenaldi, ekitaldi edo aipamen bereziak egiten ari dira. Baina Sakanan aspaldi aspaldidanik ongi merezitako omenaldia egiten zaie urtero-urtero afusilatuei, Sakanako askatasun ikur bihurtu den Otsoportilloko leizean...
http://www.guaixe.net/Erreportaiak.asp?IdElkarrizketa=149&IdMota=0