viernes, 18 de mayo de 2012

Buruka gordiñak Sollube'pean

Arrieta 1937 - 2012
Asteotan Sollube inguruan gertatu ziren borrokek 75 urte betetzen direnean, Arrietako Herrian berau gogoratzeko hainbat ekimen martxan jarri dira. Partehartzera gonbidatu nahi zaituztegu


Aurreko barikuan ireki egin zen erakusketa. Berton aurkituko dituzue 1937ko maiatzak 1etetik aurrera Sollube inguruan faxisten kontra hasi zen defentsaren inguruko hainbat dokumentu, argazki, mapa, maketa eta objetu.
Arrietako herritar talde mardula domekan Sollubeko tontorrera abiatu zen eta oraindik atzeman daitezken aztarnak egon ginen bisitatzen eta baita jasotzen.
Asteburu honetan, ostiralean "Tristisima Ceniza" komikiaren egileak herrian izango ditugu komikia aurkezten
Zapatuan herri gune inguruan identifikaturik dauden fosetatik (guztira bost) ibilaldia egingo da eta omenaldia eroritako gudazi zein miliziarrei. Ondoren Arrietako herritarrek antzeztutako "Ke artean" herri antzerkia burutuko da.
Egitaraua eskegita duzue.